XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondasun eta Zerbitzuen Kontua (C.0.) Definizioz orekatua dago, ondasun eta zerbitzuei buruzko eragiketak bai baliabideetan (produkzioan eta inportazioan) bai enpleguetan (bitarteko kontsumoan, azken kontsumoan, kapitalaren eraketa gordinean eta esportazioan) aurkeztuz; ekonomiaren multzorako ezartzen da, eta adarren arabera gainera.

c) Eragiketa finantzarioak (F. kodea)

Sektore desberdinetako aktibo- eta pasibo-aldakuntzei dagozkie.

Aipatzekoa da Espainiako Kontabilitate Nazionaleko sisteman oraindik ez direla kontutan hartzen eragiketa finantzarioak.

Erabiltzen diren eragiketa konkretu desberdinen definizioak 5. kapituluan ezartzen dira.

2.1.3. Kontuen Sistema eta Kontabilitatezko Saldoak

Kontuen Sistemak, azterketa ekonomikoaren beharrei erantzuteko taldekapen koherente bat egitea suposatzen du.

Kontuetako bakoitza ekonomi zirkuituaren aspektu bati dagokio eta ezarritako definizioaren ondorioz nahiz analisi ekonomikorako esanguratsua den eta hurrengo kontura herrestatzen den kontabilitatezko saldoaren bitartez orekatzen diren eragiketak bistaratzen ditu.

Kontuen sistema koadro osagarrien multzo batekin osatzen da; koadro hauek sistemaren aspektu partzialei dagozkie eta esplikazioren bat, sakabanaketa handiagoren bat edo informazio gehitzeren bat suposatzen dute.

S.E.C.en eskemaren barnean honako kontu hauek bereizten dira beren saldo egokiekin:

- Produkzioaren Kontua (C.1.) Berez produkzio-prozesuaren eragiketak deituak jasotzen ditu. Baliabideetan produkzioa eta enpleguetan bitarteko kontsumoa dauzka.

Bere saldoa, balio erantsi gordina da, merkatu-preziotan.